Eskoriatzan kontsumitzeko bonuak

2021 / 05 / 31

“Eskoriatza Bizirik” ekimenaren baitan, 2020an bezala, aurten ere, tokiko kontsumoa sustatzeko bonuak salgai jarriko ditu Eskoriatzako Udalak Covid-19 pandemiak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko.

Aurten 2 bonu mota

Berrikuntza gisa, aurtengo kanpainak bi bonu mota izango ditu.

  • Batetik “Eskoriatza Bizirik” bonuak: osasun eta estetika zentroetan, merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko bonuak (iazko bonuak bezalakoak).
  • Bestetik, “Ostalaritzako bonuak” esklusiboki ostalaritzan erabiltzeko izango direnak.

“Eskoriatza Bizirik” bonuak

Kanpaina honekin bat egiten duten herriko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten zerbitzuetan (estetika eta osasun zentruak adibidez) gastatzeko bonuak dira. Ezin dira erabili loteria eta bestelako joko establezimenduetan, farmazian eta estankuan.

Baldintzak betetzen dituen eskoriatzar bakoitzak 15 euroko balioa duen “Eskoriatza Bizirik” bono bat erosi ahal izango du, 30 euroko gastu-balioa izango duena.

Bonu hauek 2021.urtean 3 fase izango dituzte, eta herritar bakoitzak fase bakoitzean bonu 1 erosteko aukera izango du:

  • 1.fasea ekainean hasi eta abuztaren 31ra arte gastatzeko bonuak.
  • 2.fasea irailean hasi eta azaroaren 30era arte gastatzeko bonuak.
  • 3.fasea azaroaren 15ean hasi eta abenduaren 31ra arte gastatzeko bonuak.

Bonu hauek 5 €, 10 € eta 15 €-ko frakziotan banatuta egongo dira eta erosketa bakoitzean frakzio oso bat erabili beharko da gutxienez.

Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak

OSTEOPATIA  • Erai osteopatia   FISIOTERAPIA • Gahir fisioterapia
ESTETIKA  • Kiribil • Kimu • Apaindu • Villar • Ixkur• Kuttuna • Pauxa• KING Marga
JANARI DENDAK • Donde María Covirán • Altuna harategia • Aloña frutadenda • Pagalday harategia • Adam fruta-denda
BESTE BATZUK • Hada multiprecio • Carmen Mertzeria • Dorleta liburu-denda • Namaste

Ostalaritzarako bonuak

15 euro balio duen eta 30 euroko gastu-balioa izango duen bonu bakarra erosi ahal izango du baldintzak betetzen dituen herritar bakoitzak, baina kontuan izan behar da bonu hauek Eskoriatzako taberna eta jatetxeetan bakarrik erabiltzeko direla.

Ostalaritzako bonu hauek 5 euroko sei frakzio zatikaezinetan banatuta egongo dira eta aurtengo abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira.

Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak

OSTALARITZA  • Compostela  • Gozo-txiki  • Akeita  • Ilargi  • Naira• Maulanda • Urrestilla  • Txalaparta  • Benta Motz  • Inkernu

Bonuak erosteko

Bonuak erosi ahal izateko, ezinbestekoa da interesdunak honako bi baldintza hauek bete ditzala:

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.

Ostalaritzako bonuak nahiz “Eskoriatza Bizirik” 1.fasekoak, Ibarraundi museoan jarriko dira salgai, ekainaren 2tik aurrera, honako egun eta orduetan:

  • Astelehenak eta ostiralak: 11:00 – 13:30
  • Asteazkenak: 17:00 – 19:30

Oharrak:

  • Edozein arrazoi dela medio, bonua erostera bertaratu ezin den edozein herritarrek, hirugarren bati eskatu diezaioke bonua erosteko, bere NAN zenbakia emanda.
  • Ordainketa kreditu-txartelarekin edo telefono mugikorrarekin egin beharko da.

Edozein zalantza argitzeko, deitu edo bidali mezu bat ondorengo telefono zenbakira 619 019 756