´Eskoriatza Bizirik´ erosketa bonuen kanpaina
2026 / 09 / 01
Eskoriatzako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko, kontsumoa sustatzeko eta familiei laguntzeko, udalak Eskoriatza Bizirik bonuen 2026ko kanpaina jarri du martxan eta irailaren 7tik aurrera egongo dira bonuak salgai.
Baldintzak betetzen dituen pertsona bakoitzak 15 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu programari atxikitutako establezimenduetan.
Erosteko baldintzak
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
- Adinez nagusia izatea.
- Ordainketa kreditu txartelarekin edo mugikorrarekin egitea (ez da beste ordainketa modurik onartuko)
- NAN edo AIZ zenbakiarekin identifikatzea.
- Beste baten bonua eskuratu nahi izanez gero, haren NAN edo AIZ zenbakia.
Nola erabili
Bonu bakoitza 5 euroko balioa duen sei frakzioz osatuta dago, eta frakzio bakoitza zatiezina da. Erosketa bakoitzean, gutxienez 5 euroko frakzio oso bat erabili beharko da.
Bonuak Eskoriatzako establezimenduetan gastatu ahal izango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainara atxikitako saltokietan edo zerbitzuen establezimenduetan. Establezimenduak kartel batekin identifikatuta egongo dira. Edozein kasutan, ez dira onartuko loteria eta bestelako joko edo apustuen ordainketak, ezta farmaziakoak eta estankokoak ere; beraz, horietan ezingo da erabili bonurik.
Kanpainari atxikitutako saltokien zerrenda, aurrerago argitaratuko da:
Bonuak salgai
Bonuak udaletxean salduko dira astelehenetik ostiralera:
- Irailaren 7tik 10era (astelehenetik ostegunera)
- 10:00 – 13:00
- 17:00 – 19:00
- Irailaren 11tik aurrera (astelehenetik ostiralera)
- 10:00 – 13:00
Bonuak agortu arte egongo dira salgai, eta ordainketa txartel bidez egin beharko da.
Bonuak gastatzeko epea
Bonuak 2026ko urriaren 31 arte erabili ahal izango dira bonuak, aurrerago iragarriko den establezimenduetan. Epe barruan erabili ez diren bonuak baliogabe geldituko dira eta hortik aurrera ezingo dira erabili. Udalak ez du erabili ez diren bonuen dirurik bueltatuko.
