Eskoriatzak bat egiten du Ukrainarekiko elkartasun kanpainarekin
2022 / 03 / 04Eskoriatzan, Udalaren laguntzarekin, eta Euskadi-Ukrania elkatearekin koordinatuta, ukrainarrei laguntza humanitarioa emateko kanpaina bat antolatu da bizitzen ari diren egoera zailaren aurrean beharrezko produktuak bildu eta bidaltzeko.
- Premia bizikoak: higiene-produktuak, konpresak, pixoihalak eta umetxoentzako eta umeentzako bestelako produktuak.
- Barruko arropa termikoa: EZ DA BESTE ARROPA MOTA EDO OINETAKORIK JASOKO.
- Elikagaiak: latak, barratxo energetikoak, arroza, pasta, lekaleak,…
- Material osagarria: bendak, gazak, pixoihalak, maskarillak, alkohola, guraizeak, pilak, kanpin-gasak, errezetarik gabe saltzen diren sendagaiak.
Bilketa-guneak: Udala, liburutegia, kiroldegia, Coviran eta Eroski. Kanpaina martxoaren 12ra arte egongo da zabalik.
Gainera, gerratik ihesi doazen familiak hartzeko partikularrek erakutsitako prestasunaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak posta elektronikoko helbide bat ireki du (errefuxiatuak@euskadi.eus), errefuxiatu ukrainarrei laguntzeko partikularrek egindako eskaintza guztiak ordenatu eta koordinatzeko.