Eskoriatzako ereserkiaren konpositorea hil da

2021 / 04 / 27

Eskoriatzako ereserkiaren egilea den Juan Carlos Irizar konpositore eta pianojole oñatiarra hil da. Eskoriatzako Udalak doluminak adierazi nahi dizkie senide eta lagunei, eta Eskoriatzan eman zituen urteetan egindako lana eskertu.

Irizar Eskoriatzako musika eskolako zuzendaria izan zen eta garai hartan, haur abesbatza sortu eta 2 disko grabatu zituen haur kantekin. Jose Aranburuzabala “Trankil”ek jarritako hitzekin sortu zuen Eskoriatzako ereserkia, hain zuzen ere 1988ko San Pedro bezperako danborrada bukatu zenean estreinatu zena.

Telesko herri telebistari esker, egun hartako irudiak ditugu:

Goian bego Juan Carlos Irizar.