Eskoriatzako gaztelekuan hezitzaile bat behar da

2016 / 04 / 29

gaztelekuaEskoriatzako Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.

Lanpostuaren ezaugarriak ondokoak dira

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu
  • Gaztelekuko dinamika kudeatu

Kontutan hartuko da

  • Begirale titulua izatea
  • Eskoriatzakoa izatea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea

Eskaintzen den lanaldia

  •  Ordukako lanaldia o Eskuhartze ez zuzena: astean zehar koordinazio bilera bat o Eskuhartze zuzena: ostiral, larunbat eta igandean arratsaldez
  • Kontratuaren iraupena: uztailaren 31a arte

Aukeraketa prozedura

  • Lan eskaintza deialdia: apirilak 27, asteazkena

Aurkezteko epea: maiatzak 4, asteazkena.
Aurkeztu beharrekoa: o Curriculuma (gazteak@txatxilipurdi.com)

Elkarrizketak: maiatza hasieran

Lanean hastea: berehalakoa izango da