Eskoriatzako gaztelekuan hezitzailea behar da

2021eko urtarrilak 13

Eskoriatzako gaztelekuan, 2020-2021 ikasturterako hezitzailea behar da. Kurrikulumak, ondoko helbidean jasoko dira urtarrilaren 12tik 18ra.

  • J.ojea@txatxilipurdi.eus

Aukeratuen artean elkarrizketak urtarrilaren 20,21 eta 22an egingo dira.
Lanean, otsailaren 1go astetik aurrera hasteko da.

Hona hemen informazio gehiago

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Nerabeekin lan hezitzailea egin
  • Nerabeekin harremana sortu.
  •  Nerabeekin proiektu parte hartzaileak sustatu.
  • Nerabeekin helburu hezitzaileak landu

Kontutan hartuko da:

  • Gizarte- zientziekin lotutako unibertsitateko titulazioa edo animazio soziokulturaleko goi mailako ikasketak.
  • EGA edo baliokidea
  • Aisialdiko begirale titulua
  • Eskoriatzarra izatea
  • Antzeko lanean esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ohiko ekintza zuzena: Ostirala (17:00-20:30), Larunbata eta Igandea (16:30-20:30)
  • Koordinazio bilerak Astean ordu eta erdi.
  • Kontratuaren iraupena: 2020-2021 ikasturtea

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Jone- gatik galdetu.