Eskoriatzako III. pintxo lehiaketa
2018 / 10 / 25Eskoriatzako Udalak III. pintxo lehiaketa antolatu du azaroaren 16tik 18ra (biak barne). Lehiaketak herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko helburua izango du.
Eskoriatzako edozein tabernak parte ahal izango du lehiaketan, eta hona hemen parte hartzeko oinarriak:
- Lehiaketa azaroaren 16an, arratsaldean, hasiko da eta 18an, eguerdian, amaitu.
- Taberna parte hartzaile bakoitzak pintxo bakarra aurkeztuko du.
- Eskoriatzako produktuak erabili beharko dira.
- Eskoriatzan ekoiztutako produktu bat, gutxienez, erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Produktuen jatorria publiko egingo da.
- Gainontzeko osagaien %50a edo gehiago Eskoriatzako dendetan erositakoak izatea baloratuko du epaimahaiak.
- Eskoriatzan erositako eta ekoiztutako osagaien jatorria publiko egingo da.
- Parte hartzaile bakoitzak pintxoaren izena, osagaiak eta argazkia eraman beharko ditu urriaren 31rako Ibarraundi Museora edo e-mailez bertara bidali.
- Pintxo bakoitzak 1,80 euro balioko du eta azaroaren 16etik 18ra arte eskuragarri egon beharko dira (biak barne) ondorengo ordutegian:
- Goizez: 12:00 – 15:00
- Arratsaldez: 18:00 – 21:30
- Herritarrak pintxoa dastatzen duenean tabernariak zigilu bat jarri beharko dio triptikoan, bere tabernari dagokion lekuan.
- Herritarraren botoak balio izateko, gutxienez hiru pintxo ezberdin dastatu beharko ditu.
- Triptikoko boto-papera bete ondoren, lehiaketan parte hartzen duten tabernetan egongo diren kutxetan botoa uzteko aukera izango da larunbatera arte. Igandean plazan bozkatu beharko da.
- Irabazlea aukeratzeko botoak epaimahaiak eta herritarrek emango dituzte, igandeko 13:30ak arte izango dute bozkatzeko aukera. Epaimahaia osatuko duten pertsonak aurrerago zehaztuko dira.
- Herritarrek emandako botoak zenbatu egingo dira eta boto gehien dituenari 12 puntu emango zaizkio, bigarrenari 10, hirugarrenari 8… hau da, bi puntuko tartea izango dute beraien artean. Bestalde, epaimahaia osatzen duen kide bakoitzak pintxo onenari 12 puntu emango dizkio, 10 puntu bigarrenari, 8 puntu hurrengoari…
- Sariduna aukeratzeko epaimahai kide bakoitzaren botoak batuko dira eta horri herritarren botoa gehituko zaio. (ep1+ep2+ep3+ep4+ep5+herritarrak).
- Berdinketa egonez gero, epaimahaiak hautsiko du berdinketa.
- Sari bakarra egongo da: 300 € eta trofeoa.
- Pintxo irabazlea aukeratzeko aintzat hartuko direnak:
- Aurkezpena.
- Zaporea.
- Originaltasuna.
- Erabilitako produktuak Eskoriatzan erostea.
- Sari banaketa azaroaren 18an egingo da Eskoriatzako plazan, eguerdiko 14:00etan. Eguraldi txarra eginez gero, esango da non egingo den sari banaketa.
- Bozkatzen duten herritarren artean 50 €-ko bi sari zozketatuko dira. Bat, parte hartu duten tabernetan gastatzeko; eta, bestea, parte hartu duten dendetan gastatzeko.