Eskoriatzako iraileko kultur egitaraua

2021eko irailak 09

San Pedro eta Intxaurtxuetan asteburu kulturala

10, ostirala

  • 19:00 Txupinazoa
  • 19:05 Buruhandiak
  • 19:30 Irulitxa fanfarrea
  • 22:30 Duo Imperial

11, larunbata

  • 10:00 Txistulariekin kalejira
  • 11:30 Gimnasia erritmikoaren erakustaldia kiroldegian
  • 13:00 Musika eskolako bandaren kotzertua Partxis plazan
  • 16:00 Helduentzako jokoak Partxis plazan
  • 16:00 Gaztelu puzkarriak eta zezen mekanikoa
  • 20:00 Muxutruk erromeri taldea Partxin plazan

12, igandea

  • 10:00 Txistulariekin kalejira
  • 10:00 Artisau eta janarien azoka plazen arteko kalean
  • 12:00 Txistorra eta sagardo dastaketa
  • 12:00 Aula de naturaleza Cozar Natura
  • 13:00 Eskoriatza 21/22 denboraldiko taldearen eta kamisetaren aurkezpena

………………………………………………………………………………………………………………………

16, osteguna. OSTEGUN BIDAIARIAK

19:00/Zaldibar anzokia

  • Ostegun bidaiariak: Italia, Napoles eta Sizilia
  • Hizlaria: Beñat Herce Lezeta

Italia hegoaldeko Napolesek eta Siziliak gauza komun asko dituzte, hala nola, kostaldea, sumendiak, antzinako kulturen aztarnak, mafiarekin lotura… eta baita Italian berezkoak eta bereziak diren nortasuna, klima eta gastronomia ere.

Sarrera librea aforoa bete arte

………………………………………………………………………………………………………………………….

ERREKAN GORA

17, ostirala

19:30/Plaza

Talde honek egungo oinarri elektronikoak gehitzen dizkio swingari, gai ezagunei aire moderno, erritmiko eta dibertigarria emanez.

18, larunbata

13:00/Plaza

Rhythm and Bluesarekin obsesionatuta dauden bost lagunen taldea

13:00/Kalean zehar

2006an sorturik, tartean Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kide tarteko. Broken Brothers taldeak New Orleans-eko gaurregungo taldeen hots kaletar eta jai girokoak ditu oinarri. Beren emanaldi sutsuak funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira, talde-inprobisazioa oinarrizko ezaugarri dutelarik.

22:30/Gernika plaza

Wood Strings 2016an sortutako proiektu bat da. Hasiera batean Eñaut Zubizarreta, Paul Casal, Asel Errasti eta Oier Arregik osatutako laukotea zen arren, 2017.urtean Mikel Usobiaga baxujolea talderatu zen eta 2019.urtean Xabi Zubizarretak hartu zuen bere lekua.

Bost musikariek haurtzarotik izan dute musikarekin harreman estua. Azkenaldian sorkuntza prozesua eta grabazio/produkzio lanak uztartu dituzte beraien hirugarren lana ateratzeko asmotan, 2021ean kaleratu dutena. Honekin batera, lehenengo diska kaleratu zuten momentutik aurrepausu bat emateko erabakia hartu dute taldekideek, proiektu hau sendotze aldera; beraz, esan daiteke irrikitan daudela beraien musika zabaldu eta gozarazteko.

19, igandea

13:00/Santa Luzia ermita

Idoia betidanik bizi izan den abestuz inguratuta eta txikitaik hasi zen etxeko instrumentuekin jolasean. Aurtengo apirilean bere lehen lana argitaratu zuen “Ilun eta abar”

 19:30/Gernika plaza

Heavy-bluegrass taldea, zuzeneko energia agortezinagatik eta umorez beteriko kontzertuengatik ezaguna den soka hirukotea.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

23, osteguna. OSTEGUN BIDAIARIAK

19:00/Zaldibar antzokia

  • Ostegun bidaiariak: Penintsulako arroilak
  • Ponentes: Ainhoa Arizabaleta y Karmelo Oñate

Sarrera librea aforoa bete arte.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

KALERA:  FESTIVAL DE TEATRO DE CALLE

30, osteguna

19:00/Plaza

  • Kale antzerkia: Turisteatzen.
  • Taldea:  Trapu Zaharra
  • Hizkuntza: euskara

Bidai agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina pionero bati ekitea erabaki du. Helburua da turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen-ondorioak ahal den gehiena murriztea.

Haren produktu berrirako ideiaren funtsa da bidaia birtualak diseinatzea (“goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe”). Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahierara antolatzeko.

Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa.

Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du guztia ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela.

urriak 1, ostirala

19:00/Santa Marina plaza

  • Kale antzerkia: GAZTE
  • Taldeak: Oinkari dantza taldea eta Hika antzerki taldea.
  • Sarrera librea aforoa bete arte

KALEKO DANTZA ikuskizun GAZTEA.

GAZTEekin egina.

GAZTEak mintzo eta mintzagai.

Publiko ORORI zuzendua.

Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita.

Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.

urriak 2, larunbata

19:00/Santa Marina plaza

  • Kale antzerkia: LEGEA GU GARA
  • Taldea: Basarti teatro.
  • Sarrera librea aforoa bete arte

Sergio eta Erramun istiluen kontrako brigadako bi kide dira, eta oso desberdinak dira elkarren artean. Sergio jantzia da, gorputz atletikoa du, literatura eta arkitektura maite ditu, kirolaria da, hizlari aparta da eta bikain mintzatzen da euskaraz.

Erramunek norbere defentsako aldizkari asko irakurri ditu, baina oso liburu gutxi irakurri ditu amaierara arte. Atzerritarrek Sanferminetan bezain trakets egiten du euskaraz, baina euskaldun sentimendu mugagabea du. Arkauten inoiz lizentziatu den oldartze brigadarik beldurgarrieneko kide dira. Sergio eta Erramun plaza husteko gogoz iritsi dira, legez kanpoko botiloi bat izan daitekeela-eta, baina, horren ordez, abentura mugarik gabeko baten hasiera aurkituko dute.

Umoreari eta gaurkotasun sozialari heltzen zaie kaleko arteen mintzairetatik, pertsonaia barrez lehertzekoekin eta espazioaren erabilera lotsagabe batekin, ustekabea ustekabearen ondotik kateatuz.