Eskoriatzako I. Pintxo lehiaketa

2016 / 11 / 04

Eskoriatzako Udalak I. Pintxo lehiaketa antolatu du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzeko helburuarekin. Izen ematea amaitu da dagoeneko, eta parte hartuko duten tabernak lau izango dira:

  • Akeita
  • Naira
  • Toki Alai
  • Urrestilla

Taberna bakoitzak prest dauka, iada, bere pintxoa, eta azaroaren 10etik 13ra arte egongo da pintxo hauek probatzeko aukera.

Ahate_konfitatua_argazkia                       Ahazte_konfitatua

Urreslabel_argazkia                      Urreslabel

Udazkeneko_Bonboia_argazkia                     Udazkeneko_bonboia

Udazken_bizia_argazkia                       Udazken_bizia

Pintxoak plazan

Azaroaren 13an, igandean, eguerdiko 12:00etatik 14:00era, herriko plazan egongo dira lehiaketan parte hartuko duten tabernetako ordezkariak beraien pintxoak eskaintzen. Ondoren sari banaketa egingo da, eta irabazleak 300 € eta trofeoa jasoko ditu.

Herritarrek ere bozkatu dezakete

Pintxo onena aukeratzeko epaimahaiaren eta herritarren bozka hartuko da kontuan. Lehiaketan parte hartuko duten tabernetan egongo den eskuorria erabili beharko dute herritarrek bozkatzeko. Probatutako pintxo bakoitzeko zigilu bat jarriko du tabernak eskuorriko dagokion lekuan. Gutxienez hiru zigulu izandakoan, pintxo onena aukeratzeko atala bete eta parte hartzen duten tabernetan egongo diren kaxetan utzi beharko da. Bozketan parte hartzen duten guztien artean 30 € zozketatuko dira aipatutako tabernetan gastatzeko.

Animatu, dastatu eta bozkatu!

=============

Lehiaketako oinarriak.