Eskoriatzako positiboaren aurreran, lasaitasun mezua

2020 / 07 / 09

Eskoriatzan agertu diren Covid kasuak direla eta, Eskoriatzako Udalak jakinarazi nahi du Osakidetzakin harremanetan dagoela eta bertatik jakinarazi zaigula hartu beharreko neurri guztiak hartzen ari direla.

Udala Osasun Sailarekin harremanetan dago, eman beharreko urratsak eman ahal izateko. Momentuz ez da protokolo berezirik ezarri, baina azpimarratu behar da garrantzitsuena gutariko bakoitzaren ardura dela, norberak hartu beharreko neurriak hartzea hau da, distantzia soziala mantendu, musukoa erabili eta eskuak sarri garbitu.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu lasaitasun mezua zabaltzeko, eta ahoz aho zabaltzen ari diren txutxumutxuak albora uzteko eskatzen dizuegu, egin beharreko guztia egiten ari direlako. Informazio berria dagoen heinean zabalduko dugu.