Eskoriatzako udal langileek greba orokorrarekin bat egin dute.

2020 / 01 / 29

Greba orokorraren deialdiak udal langileen gehiengo handi baten babesa izan du.

Udal langileek atzo goizean, asteartean, egindako batzarrean, ostegun honetarako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak “Lan-pentsio-bizitza Duina!” lema pean egindako greba orokorrarekin bat egitea erabaki dute gehiengo osoz.

Asanbladan izandako bozketaren emaitza honako hau izan da: 18 boto greba egitearen alde, 5 ezezko eta boto zuri 1.

Ondorioz, ostegunean hainbat udal zerbitzu itxita egongo dira eta bertan behera gelditu dira antolatutako ekintzak (bigarren eskuko mozorro azoka, ipuin kontaketa…)