Eskoriatzako Udalak GOSASUN zigilua lortu du
2014 / 06 / 25GOSASUN bizi-ohitura osasungarriak sustatzea helburu duen erakundea da eta joan den astean egindako ekitaldian Eskoriatzako Udalari eta Mondragon Unibertsitateari elkarrekin antolatutako “II. Osasun Astea” antolatzeagatik, Gosasun Zigilua aitortu zien. GOSASUN zigilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. Zigilu honek Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.
Gosasun Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzaturiko mugimendu sozio-ekonomikoa da hiru lan ardatz nagusiren inguruan lan egiten duena: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala. GOSASUNek eragile-sare zabala sortu du, helburu berberak partekatzen eta beren ingurune osoan jardunbide osasungarriak eragiten ahalegintzen diren erakunde, instituzio eta abarrez osatua, eta sare horren parte dira Eskoriatzako Udala eta MU.