Eskoriatzako Udalaren esker ona

2021 / 01 / 27

Gabon hauetan bertan behera geratu ziren Olentzerori eta Erregeei ongi etorria egiteko Eskoriatzan egiten ohi ziren ekitaldiak, baina boluntario talde bati esker jarduera alternatiboak antolatu ahal izan ziren egun garrantzitsu horietan.

Alde batetik, Ibarraundi Museoan euskal mitologiari buruzko erakusketa bat antolatu zen, eta, bertan, Olentzero eta Mari Domingiz gain Tartalo, Mari eta Basajaun bezalako pertsonaiak ezagutzeko aukera ere izan zen. Erakusketa hau ad hoc egindako ipuin batekin osatu zen, webgune honetan entzun eta deskarga zitekeena.

Urtarrilaren 5ean, iluntzean, Ekialdeko Magoak kamioneta musikal batean ibili ziren Eskoriatzako kaleetan zehar, haur guztiei gogorarazteko, zailtasunak zailtasun, ez zituztela eskoriatzarrak ahaztu.

Udalak publikoki eskertu eta zorionak eman nahi dizkie jarduera horiek egitea ahalbidetu duten pertsonei, beraien konpromisoari eta lanari esker urte zail eta berezi bateko Gabonetan ilusioa mantendu ahal izan delako.