Eskoriatzako Udalaren oharra
2015 / 12 / 22Gabon jaiak direla-eta, ostiraletako azoka abenduaren 24ra eta 31ra aurreratuko da eta Jose Arana kalean egingo da. Arrazoi horrengatik, egun osoan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat norabide bietan.
Abenduaren 24an eta 31n, iluntzean atera beharrean, eguerdian atera beharko da errefusa, 13:00ak baino lehen.
Dendei dagokionez, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da errefusa jasotzeko zerbitzurik egongo, biharamunean egingo da, hau da, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an.
Udalak barkamenak eskatu gura ditu aldaketokin sor daitezkeen eragozpenengatik, eta eskoriatzarrak gonbidatu nahi ditu egun hauek lagunekin eta senideekin giro onean ospatzera.