Eskoriatzako Udalean ez da bihar grebarik egingo
2018 / 02 / 27ELA eta LAB sindikatuek lau orduko lanuzteak deitu dituzte EAEko udal eta aldundietan biharko, otsailak 28. Arloko lan baldintzak duintzea, dagoen lana egonkortzea eta, batez ere, pribatizazioak gelditzea eskatzen dituzte.
Eskoriatzako Udaleko langileek asanbladan bildu eta bozketa bidez erabaki dute lanuzterik ez egitea; beraz, greba deialdiak ez du eraginik izango Udal honetan.