Eskoriatzako Udaleku Irekiak 2022

2022 / 04 / 28

Azken bi urte hauetan, COVID19aren pandemiagatik, udaleku irekiak goizez bakarrik eskaini dira. Ordutegi aldaketaren inguruko balorazio onak jaso izan ditugu bi urtetan zehar gurasoen aldetik.

Horretaz gain haurrak ere balorazio positiboa egin dute. Horregatik, gurasoen artean udalekuen ordutegiaren inguruko kontsulta bat egitea erabaki zen.
Apirilaren 1ean hasi eta apirilaren 13ra arte egin zen kontsulta.

Kontsulta horretan bi aukera eman ziren:

1.- Astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00; eta, ostegunetan, 9:00-17:00.

2.- Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 15:00-17:00.

Familia bakoitzari bozka bat emateko aukera eman zitzaion. Guztira, 81 bozka jaso ziren: 60, lehen aukeraren alde, eta 21, bigarrenaren alde.

Horiek horrela, hemendik aurrera udalekuak goizez izango dira.

Udaleku irekiak

Azken bi urteetan bezala, aurten ere udaleku irekietarako izen ematea on-line bideratuko da. Dena den, on line egiteko arazoak dituztenek presentzialki ere egin ahal izango dute ludotekan bertan, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:45etik 19:15etara.

Udaleku irekiak uztailean zehar haurrei aisialdiaz gozatzeko antolatzen den eskaintza da. Ondo pasatzea, naturaz gozatzea eta berdinkideekin harremanak izatea da euskaraz eskaintzen den zerbitzu honen helburua. Udalekuetan haurrek ekintza asko egiten dituzte, gehienak Eskoriatzan eta bere ingurunean, adin bereko haur taldeetan eta begiraleek lagunduta.

Udalekuen inguruko informazio zehatza

  • Data: uztailaren 5etik 22ra.
  • Nori zuzenduta: 2010-2018 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzenduta.
  • Ordutegia: egunero, 09:00-13:00, eta ostegunetan, egun pasak, 09:00-17:00.
    (2018an jaiotako haurrek 10:00etan sartzeko aukera izango dute. )
  • Prezioa: 70 €, haur bat.
    135 €, bi haur.
    204 €, hiru haur.
  • Izena emateko epea: apirilaren 29tik maiatzaren 13ra arte.

Izen ematea

Izena emateko dokumentazioa: On line formularioa bete eta ordainketa agiria bidali txirikila@gmail.com helbidera.
Hona hemen izena emateko fitxa

Garrantzitsua: ordainagirian haurraren izena eta abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira. Haur bat baino gehiago apuntatuz gero, haur bakoitzeko izen emate formulario bat eta ordainketa ordainagiri bat bidali beharko da.