Eskoriatzako udaleku irekietan izen emateko epea luzatu da

2021 / 05 / 21

Udaleku irekiak Eskoriatzan, uztailaren 5etik 23ra eskainiko dira, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udarako programa. Aurten, pasa den urtean bezala, COVID-19 pandemia dela-eta goizez izango dira udalekuak, hain zuzen ere goizeko 9:00tik 13:00ak arte.
Izen emate epea maiatzaren 13an itxi zen arren, oraindik udalekuetan parte hartu ahal izateko plazak batzuk libre daude. Horiek horrela, ekainaren 3a arte izena emateko aukera izango dute nahi duten haurrek.

Hona hemen informazio zehatzagoa eta izena emateko lotura:

  • Egunak: uztailaren 5etik 23ra
  • Ordutegia: 9:00-13:00
  • Prezioa:
    • 70€ haur bat
    • 135€ 2 haur
    • 204€ 3 haur

Izena ematea: on line HEMEN

Formularioa bidali eta ordainketa ziurtagiria txirikila@gmail.com helbidera bidalitakoan ematen da itxitzat izen ematea.
Edozein zalantza izanez gero, hurbildu Tortolis ludotekara, Santa Ana 17, edo deitu 688 601 374 zenbakira