Eskoriatzako udaleku irekietarako izen-ematea zabaldu da

2021 / 04 / 29

Udaleku irekiak 3 eta 12 urte bitarteko haurrei uztailean zehar eskaintzen zaien aisialdi programa da. Udalekuetan haurrek ondo pasatzeaz gain, naturaz gozatzu, jolas egin, inguruko bazterrak ezagutu, lagunekin egon eta lagun berriak egiten dituzte.

Pandemia egoerara egokituta

COVID-19 pandemia dela-eta, udalekuetako funtzionamenduak hainbat aldaketa izango ditu. Haurrak talde txikietan egongo dira banatuta, burbuila taldetan alegia. Talde bakoitzak hasteko eta amaitzeko leku bat izango du. Ez da udalekuetako haur guztiak batuko dituen ekintzarik antolatuko (San Fermin, azken jaia…),  baina talde bakoitzak bere kabuz egiteko ekintza dinamiko asko antolatuko dira. Taldeek funtzionamendu erabat autonomoa izango dute.

Horretaz gain, ordutegia ere aldatuko da eta goizez bakarrik eskainiko dira udalekuak.

Zehaztasunak

  • Datak: uztailaren 5etik 23ra
  • Adina: 3 eta 12 urte. 2017 eta 2009 urte bitartean jaiotakoak.
  • Prezioa:
    • 1 haur: 70 €
    • 2 haur: 135 €
    • 3 haur: 204 €
  • Ordutegia: 9:00-13:00

Izena emateko

  • Bete honako formularioa
  • Formularioa bete ondoren, ordainketaren agiria txirikila@gmail.com helbidera bidali. Ordainagiria bidali ezean, ez da izen-ematea amaitutzat emango.
  • Izena-emateko azkeneko eguna maiatzaren 13a izango da.

Zalantzak edo bestelako informazioa

  • Tortolis ludoteka
  • 688 601 374