Eskoriatzako udaleku irekietarako izen-ematea zabalik dago

2026 / 04 / 13

Udaleku irekiak uztailean zehar haurrei aisialdiaz gozatzeko antolatzen den eskaintza da. Euskaraz gauzatzen den zerbitzu honen helburua da haurrek ondo pasatzea, naturaz gozatzea eta berdinkideekin harremanak izatea. Ba al da plan hoberik?

INFORMAZIO ZEHATZA

  • Data: uztailaren 3tik 22ra.
  • Nori zuzenduta: 2014-2022 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzenduta.
  • Ordutegia: egunero, 09:00-13:00, eta ostegunetan, egun pasak, 09:00-17:00.
  • Prezioa
    • 80 €, haur bat.
    • 155 €, bi haur.
    • 234 €, hiru haur.
  • Izena emateko azkeneko eguna: Apirilaren 28a.
  • Ordainketa egiteko kontu korrontea: ES92 3035 0001 51 0010015926

IZEN-EMATEA

Izen-ematea online egingo da HEMEN dagoen formularioa betez eta ordainagiria ludotekatortolis@gmail.com helbidera bidaliz.

Garrantzitsua:

  • Ordainagirian haurraren izena eta abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira.
  • Haur bat baino gehiago apuntatuz gero, haur bakoitzeko izen emate formulario bat eta ordainketa ordainagiri bat bidali beharko da.

Online izena emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekan egin ahal izango da astelehenetik ostiralera, arratsaldez.