Eskoriatzako Udalen Telelana ezartzeko erregelamenduaren hasierako onarpena
2021 / 08 / 04Eskoriatzako udalbatzarrak 2021eko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran hasierako onarpena eman zion Eskoriatzako Udalean “Telelana ezartzeko Erregelamenduari”. Onarpenaren iragarkia GAOn publikatu da, eta 30 eguneko epean jendaurrean jartzen da interesdunek erreklamazioak edo eragozpenak jarri edo oharrak egin ditzaten. Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna irailaren 13a izango da.
Epe horretan erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten ez bada, erregelamendua behin betirako onartuta geratuko da, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.
Erregelamendua osorik webgune honetan kontsultatu daiteke. (Telelanaren Erregelamendua)