Eskoriatzan kontsumitzeko 2. faseko bono guztiak saldu dira

2021 / 09 / 23

Dagoeneko bukatu dira “Eskoriatza Bizirik” aurtengo kanpainako bigarren faseko bonuak, laranja kolorekoak. Irailaren 20an jarri ziren salgai eta lehenengo 3 egunetan saldu dira guztiak.

Nola erabili

Bono hauek 5 €, 10 € eta 15 €-ko frakziotan banatuta daude eta erosketa bakoitzean frakzio oso bat erabili beharko da gutxienez.

Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak

  • ESTETIKA • Apaindu • Ixkur • Kimu • KING Marga • Kiribil • Kuttuna • Pauxa • Villar
  • FISIOTERAPIA • Gahir fisioterapia
  • JANARI DENDAK • Adam fruta-denda • Altuna harategia • Aloña frutadenda • Donde María Covirán • Pagalday harategia
  • OSTEOPATIA• Erai osteopatia
  • BESTE BATZUK • Carmen Mertzeria • Dorleta liburu-denda • Hada multiprecio • Namaste

Gogoratu, laranja koloreko bonu hauek azaroaren 30era arte erabili ahal izango direla.

Edozein zalantza argitzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira 943 71 54 53