Eskoriatzan kontsumitzeko bonuak berriro salgai

2021 / 11 / 16

“Eskoriatza Bizirik” ekimenarekin jarraituz, azaroaren 22tik aurrera tokiko kontsumoa sustatzeko bonuak salgai jarriko dira berriro. Oraingoa, aurtengo bonuen hirugarren fasea izango da, 2021 honetako azkena eta abenduaren 31ra arte iraungo du.

“Eskoriatza Bizirik” bonuak, kanpaina honekin bat egiten duten herriko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten zerbitzuetan (estetika eta osasun zentruak adibidez) gastatzeko bonuak dira. Ezin dira erabili loteria eta bestelako joko establezimenduetan, farmazian eta estankuan.

Aurreko bonuen iraungitzea

Aurreko kanpainako bonu laranjak azaroaren 30ean iraungitzen dira. Oraindik ez dira saldutako denak erabili, hortaz, gastatu gabeko bonurik daukaten herritarrei gogorarazten zaie, azaroaren 30etik aurrera ezin izango dituztela erabili eta dendetan data horretatik aurrera ez dituztela jasoko.

Ostalaritzako bonuak, berriz, abenduaren 31ra arte erabili ahali zango dira.

Nola erabili

Baldintzak betetzen dituen eskoriatzar bakoitzak 15 euroko balioa duen “Eskoriatza Bizirik” bono bat erosi ahal izango du. 15 €ko bonuek, 30 euroko gastu-balioa dute.

Bono hauek 5 €, 10 € eta 15 €-ko frakziotan banatuta daude eta erosketa bakoitzean frakzio oso bat erabili beharko da gutxienez.

Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak:

  • ESTETIKA • Apaindu • Ixkur • Kimu • KING Marga • Kiribil • Kuttuna • Pauxa • Villar
  • FISIOTERAPIA • Gahir fisioterapia
  • JANARI DENDAK • Adam fruta-denda • Altuna harategia • Aloña frutadenda • Donde María Covirán • Pagalday harategia
  • OSTEOPATIA• Erai osteopatia
  • OSTALARITZA · Akeita ·Benta Motz ·Goxo Txiki ·Ilargi ·Inkernu · Maulanda ·  Txalaparta · Urrestila
  • BESTE BATZUK • Carmen Mertzeria • Dorleta liburu-denda • Hada multiprecio • Namaste

Bonuak erosteko

Bonuak erosi ahal izateko, ezinbestekoa da interesdunak honako bi baldintza hauek betetzea:

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.

Bonuak Ibarraundi museoan jarriko dira salgai, azaroaren 22tik aurrera eta bukatu arte, egunero honako ordutegian:

  • Goizez 11:00 – 13:30
  • Arratsaldez 17:00 – 19:30

Oharrak:

  • Edozein arrazoi dela medio, bonua erostera bertaratu ezin den edozein herritarrek, hirugarren bati eskatu diezaioke bonua erosteko, bere NAN zenbakia emanda, baina pertsona bakoitzak gehienez ere bi bonu erosi ahal izango du.
  • Ordainketa kreditu-txartelarekin edo telefono mugikorrarekin egin beharko da.

Edozein zalantza argitzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira: 943 71 54 53