Eskoriatzan ospatuko da Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren jaia

2018 / 10 / 18

“Hazi eta hezi eskola publikoan” leloarekin, larunbat honetan, urriak 20, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da Eskoriatzan.

Eskoriatzan izango da Arrasateko, Aretxabaletako, Antzuolako, Aramaioko, Bergarako, Leintz Gatzagako, Elgetako, Eskoriatzako eta Oñatiko guraso elkarteek Goieskolarekin, Debagoieneko eskola publikoa batzen duen proiektuarekin, batera bultzatu duten eskualdeko jaia.

Jende asko etorriko dela uste da, eta beraz, bertara etorri behar direnei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die Eskoriatzako Udalak. Lurraldebusek gehitu egin ditu Bergara-Eskoriatzako lineako zerbitzuak, egun horretan zerbitzu egokia eman ahal izateko (Ordutegiak).

Bestalde, kotxez etorri behar direnei antzinako tren geltokiko, Huheziko, Dorletako, Zaldibarko eta Intxaurtxuetako aparkalekuak erabiltzeko gomendatzen zaie.

Jaia goizeko 11:00etan hasiko da, eta egunean zehar hainbat ekitaldi egongo dira jai egun bat familian gozatzeko.

Egitaraua

  • 10:30 Harrera ekitaldia, plazan
  • 11:00 Flashmob erraldoia,plazan
  • 11:30 Tailerrak, Gernika plazan eta Arana Kalean
  • 11:30 Kirol txapelketak, Luis Ezeizan
  • 11:30 Kirol Erakustaldiak, Gorosarri plazan
  • 12:30 Potx eta Lotx pailazoak, plazan
  • 14:00 Herri Bazkaria, Santa Marina plazan
  • 16:00 BocaBeats Comedia, plazan
  • 19:00 Zea Mays-en kontzertua, Luis Ezeizan
  • 21:00 “Las chicas del balneario” antzezlana Zaldibar antzokian