Eskoriatzan sanjuanetako ohitura ospatzeari buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztu zen

2021 / 06 / 24

Atzo aurkeztu zen Zaldibar antzokian “San Juanak Eskoriatzan” dokumentala, 7 herritarren testigantza jasotzen duena.

Ura, sua eta landareak oinarrian dituen eta udako solstizioari ongietorria ematen dion jai honek eskoriatzarron tradizioan izan duen lekua jasotzen da dokumentalean: etxeaurrea babesteko apainketa lanak, txar guztiak sutan erretzeko kantuak, tantaia herriko plazan…

Lekukotasuna eman duten herritarrak honako hauek izan dira: Guadalupe Atxaga, Jose Ramon Okaranza, Iñaki Madinabeitia, Juan Felix Iregi, Aintzane Ortiz de Zarate, Jon Apraiz eta Saioa Uribe. Atzoko ekitaldia guzti horiei eskerrak emateko baliatu zen.

Hemen dokumentala: