Eskoriatzarren testigantza berriak Ahotsak.eus proiektuan

2021eko ekainak 25

Euskal Herriko Ahotsak proiektuak ahozko ondarea eta herri hizkerak batu, katalogatu eta zabaltzen ditu, horretarako elkarrizketak egin eta herritarren bizipenak jaso  eta sareratzen ditu. Badihardugu elkartea da Ahotsak proiektua garatzen duena eta Eskoriatzako Udalak 20 urte inguru darama elkarte horrekin lankidetzan.

2004.urtean batu zen Eskoriatzako Udala Ahotsak egitasmora eta harrez gero 70 bat herritarren lekukotasuna jaso da. Lekukotasunak jaso, gaiaren arabera pasarteetan antolatu eta www.ahotsak.eus webgunean ikusgai jarri dira. Oraindik ez dira jasotako lekukotasun guztiak publikatu, baina hain zuzen ere aurten, lehendik grabatuta zeuden 10 herritarren testigantzak landu dira.

Lan hori Eskoriatzan martxan egon zen Axtroki euskara elkarteari esker egin da. Elkarte horrek bere jarduna aspaldi eten bazuen ere, jardun horretatik geratuta diru baliabideekin egin da ahal izan da lana, eta aurten landu diren hiztunen zintak honako hauek dira:

Herritarren testigantzekin, gainera, Eskoriatzako ohiturei buruzko 3 ikus-entzunezko ere egin dira: argitaratu berria den “San Juanak Eskoriatzan” eta lehen egin ziren “Inauteriak Eskoriatzan” eta “Santa Ageda Eskoriatzan“.