Eskuak, maskara, distantzia. Denok dakigu nola saihestu
2020 / 11 / 27“Eskuak, maskara, distantzia. Denok dakigu nola saihestu”. Horixe da Euskal Herriko instituzioek gizarteari zuzendutako sentsibilizazio kanpainaren leloa, birusaren hedapena geldiarazteko ahalegin bateratuari eusteko.
Pertsona guztien konplizitatea bilatzen da pandemiari aurre egiteko, egoera kontrolpean edukitzea guztion kontua dela adieraziz, eta gogoraraziz erlajazio egoerak pertsonak ospitalera, ZIUra edo heriotzara eraman ditzakeela.
Kanpainak gogorarazten du gutxienez metro eta erdiko tartea utzi behar dela gainerako pertsonekiko, distantzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango baita kutsatzeko probabilitatea. Gainera, birusa eskuetatik kentzeko modu bakarra eskuak maiz ur eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin garbitzea dela azpimarratzen du, eta horregatik zehatz-mehatz eta behar den guztietan garbitu behar ditugula. Era berean, maskara erabili beharra gogorarazten digu, besteak zaintzen eta babesten baititu.