Esperientzia inspiragarriei buruzko hitzaldia

2026 / 02 / 13

Otsailaren 19an, osteguna, 18:00etan kultur etxeko hitzaldi gelan, beste herri batzuetan bakardadearekin lotuta dauden iniziatibak, hau da esperentzia inspiragarriak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Ekimen hau Debagoiena Ehuntzen proiektuko bigarrena da sentsibilizazio kanpainaren barruan, lehena, urtarrilaren 22an egin zen, eta bertan, Elisa Sala ikerlariak bakardadea zer den, nola antzematen den eta komunitate-lotura sendoagoak nola eraiki daitezkeen azaldu zuen. Hitzaldiak interesa piztu zuen, 54 lagun elkartu baitziren bertan.

Orain, teoria praktikara eramateko asmoz, bakardadearekin lotuta beste herri batzuetan dauden iniziatiba edo esperientzia inspiratzaileak ezagutuko ditugu, honakoak:

  • Banku partekatua – Matia Fundazioa
  • Nagusi kafegunea – Grupo SSI
  • Badardade eskolak – 3D Social Movement

Hitzaldia doan izango da, eta ez da aldez aurretik izen-ematerik egin behar. Hitzaldia euskaraz izango da, baina gaztelerarako itzulpena eskainiko da.

Giroa on eta gozoan amaitzeko, kafea eta pastak egongo dira hitzaldiaren bukaeran.

Antolatzailea: Debagoiena Ehuntzen (Foru Aldundia-Adin berri, Eskoriatzako Udala eta Debagoieneko Mankomuntiatea)