Etxebizitza eta eraikinen birgaitzean lagunduz: RENPOWER-BiBiZi Eskoriatzan.

2025 / 10 / 06

Etxebizitza eta eraikinen birgaitzean lagunduz: RENPOWER-BiBiZi eredu integrala eta komunitarioa Eskoriatzan.

Goiener energia-kooperatibaeta Esnargi tokiko energia-komunitatea lankidetzan aritu dira Renpower proiektua Eskoriatzan abiatzeko.  Proiektuaren helburua herritarrak klima-aldaketaren aurkako borrokan ahalduntzea da, trantsizio energetikoa guztiontzat inklusiboa eta bidezkoa izango dela ziurtatuz, eta etxebizitzen jabeei energia-eraginkortasuna eta erosotasuna hobetzen laguntzeko diseinatuta dago.

Lankidetza horren lehen emaitza izan da Goiener-ek herriko bizilagunen komunitate batean energiaren erabilerari buruzko egin berri duen azterketa. Azterketa horri esker, hobetzeko aukera zehatzak identifikatu ahal izan dira, eta ibilbide-orri praktiko bat partekatuko da, jabeek birgaitze energetikoa modu irisgarrian, efizientean eta koordinatuan egin ahal izan dezaten.

Hurrengo asteazkenean, urriaren 8an, Ibarraundin izango den hitzaldian aurkeztuko da herrian egindako azterketa hori, eta ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera ere izango da: leihatila bakarraren bidez nola egin etxebizitzen birgaitze energetiko integrala, diagnostikotik obrak gauzatu arteko hobekuntza-prozesua errazten duena.

Udaletik saio honetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak, informatzeko ez ezik, zalantzak argitzeko eta gure etxeak espazio jasangarriago eta erosoago bihurtzeko dauden tresnak zuzenean ezagutzeko ere balioko baitu.

  • Hizlariak: Eider Iribar Solabarrieta, Ander Ayala Larrañaga (Goiener) eta Nestor Arana Arexolaleiba (Esnargi)
  • Eguna: urriak 8
  • Ordua: 18:30-20:00
  • Lekua: Ibarraundi museoa