Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren Araudia jendaurrean
2018 / 06 / 01Udalbatzarrak 2018ko maiatzaren 22an egindako ohiko bilkuran, Eskoriatzan Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren Erregelamenduari hasierako onarpena eman zion. Erregelamendu horren helburua da Eskoriatzan eskainiko den Etxez etxeko zerbitzua arautzea.
Araudia osorik eta hari buruzko xehetasunak webgune honetan bertan azter daitezke.
Hasierako onarpenaren iragarkia gaur publikatu da GAOn, beraz, 30 eguneko epea dago hari erreklamazioak egiteko, hain zuzen ere uztailaren 2a izango da azkeneko eguna.
Erreklamaziorik edo iradokizunik egon ezean, hasierako onarpena behin betikotzat joko da Alkatearen erabaki bidez, bestelako prozedura beharrik gabe.