Europar Parlamenturako haustekundeen errolda
2023 / 11 / 152024ko ekainaren 9an egingo dira Europar Parlamenturako hauteskudeak.
Espainiarrak ez diren eta Espainian bizi diren Europar Batasuneko herritarrek, 2024ko ekainaren 9ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan bozkatu ahal izango dute, bi baldintza hauek betetzen badituzte:
- Hauteskunde horietarako Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan (CERE) sartuta egotea.
- Bozketa egunean adinez nagusiak izatea.
2024ko ekainaren 9ko Europar Parlamenturako hautesle-erroldan eragina izan dezaten, Erroldako altak eta adierazpen formalak 2024ko urtarrilaren 30a baino lehen egin beharko dira. Alta horren ondoren, Espainian bozkatzeko borondatearen adierazpenak izaera iraunkorra izango du, interesduna Espainian bizi den bitartean eta bestelako eskaera formalik egin ezean.