Euskadi Lagunkoia proiekturako atxikipen sinaduraren berrespena
2016 / 02 / 12“Euskadi Lagunkoia” proiekturako atxikipen sinadura berretsi du Udalbatzarrak 2016ko urtarrilaren 21ean
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako “Euskadi Langukoia” proiektura atxikitu zen Eskoriatzako udalerria 2014an, eta Osoko Bilkurak berretsi egin du ondorengo helburuekin:
- Gizarteak parte hartzeko prozesuak sustatzea.
- Udalaren edo lurraldearen eskumen-alorretan aldaketak egiten laguntzea, herritarren bizi-kalitatea hobetzearren.
- Jende helduak hirian ongizatea sortzeko duen gaitasuna aprobetxatzea.
- Euskadin lagunkortasun ekintzen sare bat osatzea.
OMEk ezarritako lan metodologia eta lau fasetako zikloa jarrituz (Plangintza, Ezarpena, Ebaluazioa eta Etengabeko Hobekuntza).