Euskal jantziak egiteko joskintza ikastaro berria
2020 / 03 / 10Euskal jantzi tradizionala egiten ikasteko (gona eta txalekoa) Eskoriatzako Kultur Etxeak antolatu berri duen ikastaroak izandako arrakasta ikusita, eta kontuan izanik hainbat lagun ikastarorako plazarik gabe gelditu direla, ikastaroa errepikatu egingo da.
Hurrengo ikastaroa oraingoa amaitutakoan hasiko da, hau da, Aste Santuaren ondoren, eta ostegunetan egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Interesatuek lekua gorde dezakete kultura etxean edo 943 71 46 88 telefonoan.
Ikastaroak 5 aste iraungo du, eta izen-ematea 10 euro izango da.