Euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik
2024 / 09 / 04EUSKARAZ HARTU HITZA
Euskara ikasi edo hobetu nahi duen edonork, Leintz Udal Eukaltegian izena emateko aukera dauka, matrikula epea zabalik baitago.
Euskaltegiak maila eta ordutegi desberdinetako klaseak eskaintzen ditu, hala nola:
- ESKOLAK, ordutegi eta eredu desberdinak:
- 2, 3 edo 4 egun astean
- Txandakako taldeak
- Online
- MAILAK:
- Euskalduntze maila guztiak
- Hizkuntza eskakizunak eta titulo homologatuak.
Informazioa aurrez aurre
Irailaren 9tik aurrera informazioa lortu edo matrikula egiteko euskaltegiak bulegoa zabalduko du Euskal Txokoan, hain zuzen ere Intxaurtxueta auzoa 10-behean duen bulegoan, honako ordutegian:
- Astelehenetik ostegunera 16:00 – 19:00
- Ostiraletan 10:00 – 13:00
Bestela, telefonoz ere deitu daiteke, informazioa eskatzeko: 943 79 21 68
Bekak, hobariak eta dirulaguntzak
Matrikula-prezioan beka, dirulaguntza eta hobari bereziak aplikatuko dira: langabetuak, ikasleak, familia ugariak, errenta mailaren araberako prezioak… galdetu, norberaren egoerara moldatzen dena zein den ezagutzeko, bestela hemen kontsultatu:
Gainera, ikasturte bukaeran %75eko asistentzia egiaztatzen dutenei udalak dirulaguntza emango die.
Informazio zehatzagoa nahi dutenek, inolako konpromisorik gabe eska dezakete.
- Leintz Udal Euskaltegia
- idazkaritza@udaleuskaltegia.eus
- 943 79 21 68