Euskaltegian matrikula epea zabalik

2023 / 09 / 06

Euskara ikasi edo hobetu nahi duen edonork, Leintz Udal Eukaltegian izena emateko aukera dauka, matrikula epea zabalik baitago.

Euskaltegiak maila eta ordutegi desberdinetako klaseak eskaintzen ditu, hala nola:

  • ESKOLAK, ordutegi eta eredu desberdinak:
    • 2, 3 edo 4 egun astean
    • Txandakako taldeak
    • Online
  • MAILAK:
    • Euskalduntze maila guztiak
    • Hizkuntza eskakizunak eta titulo homologatuak.

Informazioa aurrez aurre

Irailaren 11tik aurrera informazioa lortu edo matrikula egiteko euskaltegiak bulegoa zabalduko du Euskal Txokoan, hain zuzen ere Intxaurtxueta auzoa 10-behean duen bulegoan, honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostegunera 16:00 – 19:00
  • Ostiraletan 10:00 – 13:00

Bestela, telefonoz ere deitu daiteke, informazioa eskatzeko: 943 79 21 68

Bekak, hobariak eta diru laguntzak

Matrikula-prezioan beka, diru laguntza eta hobari bereziak aplikatuko dira: langabetuak, ikasleak, familia ugariak, errenta mailaren araberako prezioak… galdetu, norberaren egoerara moldatzen dena zein den ezagutzeko, bestela hemen kontsultatu:

Gainera, ikasturte bukaeran %75eko asistentzia egiaztatzen dutenei udalak diru laguntza emango die eta matrikula doan aterako zaio ikasleari.

Informazio zehatzagoa nahi dutenek, inolako konpromisorik gabe eska dezakete.