Euskaltegian matrikula zabalik

2026 / 09 / 08

Euskara ikasi edo hobetu nahi duen edonork, Leintz Udal Euskaltegian izena emateko aukera dauka, matrikula epea zabalik baitago.

Euskaltegiak maila eta ordutegi desberdinetako klaseak eskaintzen ditu, deitu eta galdetu zure beharretara hobeto egokitzen dena topatzeko, edo Eskoriatzako bulegora bisita egin informazioa zuzenean jasotzeko.

Eskoriatzako bulegoa honako ordutegian egongo da zabalik, iraila 25era arte.

  • Astelehenetik ostegunera 16:00 – 19:00
  • Ostiraletan 10:00 – 13:00
  • Intxaurtxueta auzoa, 9 behea.

Bestela, honako bitartekoak erabilita ere eskatu daiteke informazioa:

Bekak, hobariak eta dirulaguntzak

Matrikula-prezioan beka, dirulaguntza eta hobari bereziak aplikatuko dira: langabetuak, ikasleak, familia ugariak, errenta mailaren araberako prezioak… galdetu, norberaren egoerara moldatzen dena zein den ezagutzeko. Gainera, ikasturte bukaeran %75eko asistentzia egiaztatzen dutenei udalak dirulaguntza eman eta ia matrikula osorik berreskuratu ahal izango da.