Euskaltegiko matrikula doan lortu dezakezu

2016 / 09 / 12

euskategiaEskoriatzako Udalak euskaltegiko matrikula egiten duten ikasleentzako diru laguntzak emango ditu. 2016/2017 ikasturtean lehenengoz matrikula egiten dutenek %50a bakarrik ordaindu beharko dute eta hainbat baldintza bete ondoren, ordaindutako kopuru osoa berriro bueltan jaso ahal izango dute, modu horretara ikasturte osoa doan izanik.

Aurreko urtean euskaltegian ibilitakoek ere eskuratu ahal izango dituzte bekak eta matrikula doan lortu. Informazio guztia hemen kontsultatu daiteke.

Matrikula epea zabalik dago irailaren 1etik 30era eta informazioa lortu edo matrikula egiteko Leintz Udal Euskaltegira jo beharko da:

  • ORDUTEGIA:
    • Astelehenetik ostegunera 9:00 – 13:00  // 15:00 – 19:00
    • Ostiraletan 9:00 – 13:00
  • BULEGOA:
    • Eskoriatzan: Intxaurtxueta auzoa, 9 – behea
    • Aretxabaletan: Nafarroa kalea, 2 – behea
  • ESKOLAK, ordutegi eta eredu desberdinak daude:
    • Astean lau egunez, egun bakoitzean 2 orduz.
    • Astean bi egunetan (2 ordu egun bakoitzean).
    • Ikastaro trinkoak.
    • On-line.
  • MAILAK:
    • Euskalduntze maila guztiak (ezer ez dakitenentzako nahiz tituluak atera nahi dituztenentzako)
    • Alfabetatze mailak
    • Talde bereziak: guraso taldea, merkatari taldeak,…

Prezioak eta bestelako xehetasunak galdetu hemen: