Euskaltegiko matrikulazioa zabalik

2013 / 09 / 13

Leintz Udal Euskaltegian euskara ikasi edo dakizun hori hobetu dezakezu. Oraintxe duzu izena emateko aukera.

Euskara ikasteko ikastaro arruntetan eman daiteke izena, astean 10 ordu edo 8 orduko erritmoan. Baina beharren arabera taldeak sortzeko aukera ere badago, ordutegiaren arabera, nahiz mailaren arabera.

Informazioa:

  •     Eskoriatzako bulegoan: Intxaurtxueta auzoa, 9-behea
  •     943 79 21 68
  •     leintzudaleuskaltegia@leintz.euskalnet.net

Beka sistemak ere badaude langabetu eta ikasleentzako.