Euskara 0 mailatik ulertzen hasteko ikastaro berezia
2021 / 06 / 22Datorren ikasturtean, urritik aurrera, Leintz Udal Euskaltegian euskara ikastaro berezia eskainiko da, 0 ulermen maila duten pertsonek 60 ordutan oinarrizko ulermen maila lor dezaten. Ikastaroa doakoa izango da.
Ikastaro hau berezia eta espezifikoa da, bere hasierako helburua ez baita euskara erabat ikastea, ulertzen hastea baizik. 60 orduko ikastaroa da, urrian hasi da eta otsailean amaituko dena. Astean 2 orduko 2 saio egingo dira.
Ikastaro hau proba pilotu gisa dator EHUren eta Soziolinguistika Klusterraren eskutik, eta hizkuntzaren ulermenean oinarritutako ikaskuntza-metodologia berria probatu nahi da. Azken urteotan, Euskaraldia bezalako ekimenekin, ulermenean jarri da komunikazioaren fokua; hizkuntza bat erabili ahal izateko, besteak ulertzea nahikoa da, horrela elkarrizketa elebiduna praktikan jar daiteke, komunikazioa bermatuz.
Zenbait herritar Euskaraldiaren bi edizioetako dinamikatik kanpo geratu dira, euskararik ez ulertzeagatik. Horiei zuzenduta, ikastaro espezifikoa egiteko aukera eskaintzen da orain, gutxieneko ulermen maila lortzeko.
Ikastaroa doan izango da eta interesa dutenek Leintz Udal Euskaltegira (943 79 21 68) edo Eskoriatzako udaletako euskara zerbitzura jo dezakete.
- Kultur etxea
- 943 71 46 88
- euskara@eskoriatza.eus