Euskara arloko diru laguntzak

2021 / 06 / 21

Eskoriatzako Udalak helduek euskara ikasteko eta haurrek euskara maila hobetzeko diru laguntzak emango ditu aurten ere. Dagoeneko diru laguntza deialdia publikatu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hauek dira laguntza lerroak eta bakoitzaren xehetasunak:

Euskara ikastaroetako matrikulak ordaintzeko laguntzak

  • Nork eska dezake? Eskoriatzarrek eta Eskoriatzako kirol edo aisialdi elkarteetan diharduten pertsonek.
  • Laguntza motak:
    • Leintz Udal Euskaltegian egindako ikastaroak
    • Leintz Udal Euskaltegitik kanpo egindako ikastaroak matrikulak
  • Baldintzak:
    • Eskoriatzan erroldatuta egotea, edo kirol eta aisialdi elkarte baten lana egitea
    • Asistentziaren %75a egiaztatzea
    • Ikasmaila 1 gutxienez gainditu izana
    • HABEko azterketatara aurkeztu ez izana, edo aurkeztekotan, gainditu ez izana.

Hizkuntza errefortzuetarako diru laguntzak

  • Nork eska dezake? Hizkuntza nahikotasunik ez duten 3 eta 12 urte bitartezko umeek, ikastetxeak hala adierazi ezkero.
  • Laguntza motak:
    • 2021eko udalekuetarako beka
    • 2021-2022 ikasturterako ludotekarako beka
  • Zenbatekoa: Udalekuetarako eta ludotekarako matrikula osoa.

Laguntzei buruzko xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke