Euskara ikasteko diru laguntzak eska daitezke
2022 / 06 / 09Eskoriatzako udalak 2021-2022 ikasturtean edo 2022. urtean euskara ikasteko matrikulak ordaintzeko diru laguntzak emango ditu eta eskaera aurkezteko epea zabalik dago.
- Nork eska dezake?
- Eskoriatzan erroldatutakoek.
- Eskoriatzako Udaleko zinegotziek nahiz plantilako langileek.
- Eskroiatzako kirol edo aisialdi elkarteetan diharduten pertsonek, euren egitekoa aisialdiko eremuan erabakigarria denean.
- Baldintzak:
- Matrikula ordainduta izatea.
- Asistentziaren %75a egiaztatzea.
- Ikasmaila 1 gutxienez gainditu izana.
- HABEko mailarik egiaztatu ez izana.
Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta azaroaren 30era arte eskatu ahal izango da.
Laguntzari buruzko xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.