Euskara ikasteko diru laguntzak eska daitezke

2022 / 06 / 09

Eskoriatzako udalak 2021-2022 ikasturtean edo 2022. urtean euskara ikasteko matrikulak ordaintzeko diru laguntzak emango ditu eta eskaera aurkezteko epea zabalik dago.

  • Nork eska dezake?
    • Eskoriatzan erroldatutakoek.
    • Eskoriatzako Udaleko zinegotziek nahiz plantilako langileek.
    • Eskroiatzako kirol edo aisialdi elkarteetan diharduten pertsonek, euren egitekoa aisialdiko eremuan erabakigarria denean.
  • Baldintzak:
    • Matrikula ordainduta izatea.
    • Asistentziaren %75a egiaztatzea.
    • Ikasmaila 1 gutxienez gainditu izana.
    • HABEko mailarik egiaztatu ez izana.

Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta azaroaren 30era arte eskatu ahal izango da.

Laguntzari buruzko xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.