Euskara irakasleen lan-poltsa sortzeko deialdia

2021 / 05 / 28

Leintz Udal Euskaltegia mankomunitatean, sor daitezkeen euskara irakasle beharrak betetzeko lan-poltsa osatzeko lehiaketa irekia egingo da. Lan-poltsa hori bi behar nagusigatik sortzen da:

  1. Ikasle hazkundeari erantzuteko aldi baterako kontratazioak egiteko.
  2. Irakasle titularren hutsuneak betetzeko (gaixotasun bajak edo bestelakoak)

Lan-poltsa arautuko duten oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke osotasunean. (Deskargatu oinarriak)

Baldintzak

Hauek dira lan-poltsan sartzeko izangaiek bete beharreko baldintzak:

  • a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraikiz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. (xehetasun gehiago oinarrietan)
  • b) 18 urte beteak izatea eta derrigorrezko erretirorako adinik ez edukitzea.
  • c) Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago, Irakasle-ikasketak eginda edo bestelako unibertsitate graduren bat edo honen baliokidea izatea. Halaber, onartzekoak dira 1984ko ekainaren 8ko Aginduak araututako homologazio probak gainditu zituzten irakaslegaiak.
  • d) Hirugarren edo laugarren hizkuntz eskakizunari dagokion ezagutzaren jabe dela egiaztatzea.
  • e) Lanpostuaren berezko egitekoak normaltasunez burutzea galarazten duen gaixotasun eta akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
  • f) Disziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik bazterturik ez egotea edota egiteko publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea.

Eskabideak aurkeztea

Eskabideak aurkezteko azkeneko eguna 2021eko uztailaren 2a da. Eskabideak, behar bezala izenpeturik, modu hauetakoren baten aurkeztu ahal izango dira:

  • Presentzialki:
    • Lekua: Leintz Udal Euskaltegia – Nafarroa kalea 2 – 4 – 20550 Aretxabaleta
    • Ordutegia: 9:00 – 13:00
  • Telematikoki: (Ziurtagiri Digitala beharrezkoa da)