Euskaraldia sustatzeko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2018 / 09 / 28

Udaltzak 2018ko irailaren 27an egindako Ez ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu zuen EUSKARALDIA ekimenari buruzko Adierazpen Instituzionala:

Azken neurketetan baieztatu da euskararen ulermena eta ezagutza zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Eskoriatzan, esate baterako, 2 urte edo gehiagoko biztanleriaren %62,58 euskalduna dela eta biztanleen %76,43k euskara ulertzen duela.

Eskoriatzako Udalari dagokionez ordezkari politikoen %100ak ulertzen du euskara eta udal langileen %88ak.

Ezagutza datuak Eskoriatzan horiek izan arren, kale erabilera %37,5ekoa da, beraz, badugu hon hobetu eta Euskaraldiak horretan lagunduko digu.

Hori horrela, Eskoriatzako Udalak, ahoba batez, hona hau onartu du:

  • Eskoriatzako Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.
  • Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta bereziki udal barrura begira ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak emango ditugu, arduradun politikoak izan nahiz langileak izan.
  • Ahobiziok euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dugu.
  • Belarriprestok, gainerakoak gonbidatuko ditugu gurekin euskaraz egin dezaten, nahiz eta guk euskaraz edo gaztelaniaz erantzun.
  • Eskoriatzako Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible izan daitezen eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko.
  • Eskoriatzako Udalak, udal barruan ez ezik udalerrian ere, ekimenaren sustatzaile gisa, herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldiko ekimenean parte har dezaten eta izena emateko bideak erraztuko ditu.
  • Eskoriatzako Udalak bat egiten du ekimena Gipuzkoan elkarrekin, elkarlanean eta batera garatzearekin, lurralde mailako politika bateratu bati begira, ahalik eta udal gehienetan, mankomunitateetan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan.