Euskaraldirako txapa banaketa abian da

2025 / 05 / 08

Maiatzaren 15etik 25era gauzatuko da Euskaraldiaren 4.edizioa Euskal Herri osoan, eta aste honetatik aurrera Eskoriatzan izena eman duten 333 lagunek, txapa jasotzeko aukera izango dute.

Non jaso?

  • Kiroldegian:
    • Astelehenetik ostiralera 7:00 – 21:00
    • Larunbatean 9:00 – 13:00  //  16:00 – 20:00
    • Igandean 9:00 – 13:00
  • Liburutegian:
    • Astelehenetik ostiralera 10:30 – 13:00  //  16:15 – 20:00
    • Larunbatean 10:30 – 13:00
  • H@ZI – udaletxean
    • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
  • Plazan
    • Maiatzak 8, osteguna, 18:00etatik aurrera
    • Maiatzak 9, ostirala, 18:00etatik aurrera

Izena emateko aukera

Dagoeneko Eskoriatzan 333 lagunek eman dute Euskaraldian izena, horietarik 265 Ahobizi rolean eta 68 Belarriprest rolean. Aurten gainera parte-hartzeko Euskaraldia Hikan parte-hartzeko aukera ere badago eta 113 lagunek eman dute izena modu horretan. Oraindik izenik eman ez dutenek maiatzaren 15a baino lehen egin dezakete, honako helbidean:  www.euskaraldia.eus

Ariketa

Gogoratu, hizkuntza ohiturak euskararen alde aldatzeko ariketa dela aurten ere Euskaraldian. Ahobizi eta Belarriprest rolak beteko dituzte Euskaraldian parte-hartzen duten herritarrek eta hauek dira bi rolen xehetasunak, eta gainera aurten egongo den berrikuntza (H):

  • AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eutsiko diot, besteek ulertzen dutenean.
  • BELARRIPREST: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakiko dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatuko diet modu esplizituan.
  • HIKA: Hitanoa ikasi edo entzun nahi duenak parte hartu dezake. Txapan H-aren pegatina eramango da eta horrek “nahi baduzu, nirekin hika egin dezakezu” adieraziko du.