Euskararen C1 azterketa prestatzeko ikastaroa irailean
2025 / 06 / 10Leintz Udal Euskaltegiak aurtengo irailean Europako Erreferentzia Marko Estandarrean C1 mailako euskara-azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko du.
Batxilergora arteko ikas-prozesu osoa euskaraz egin duten ikasleek euskarazko B2 mailaren egiaztagiria jasotzen dute. Baina, aisialdian aritzeko nahiz lan munduko lanpostu askotarako euskara maila bat gehiago egiaztatzea eskatzen da, hain zuzen ere C1 maila; eta jakinik gazte askok maila hori egiaztatzetik gertu egon arren egiaztatu barik dutela, azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa egingo du Leintz Udal Euskaltegiak.
Irailean, idatzizkoa
Azterketaren idatzizko zatia urria hasieran izango denez, prestakuntza ikastaroa irailean egingo da, eta 2 aukera eskainiko dira:
1. aukera: ASTELEHENETIK OSTIRALERA
- Irailaren 1etik 26ra
- Egunean 2 ordu, guztira 40 ordu
- Ordutegia: 16:30-18:30 (baina taldekideen artean erabakiko da)
- Prezioa: 75 euro
- Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7
2.aukera: ASTELEHENETIK OSTEGUNERA
- Irailaren 1etik 25era
- Egunean 2,5 ordu, guztira 40 ordu
- Ordutegia: 16:00-18:30 (baina taldekideen artean erabakiko da)
- Prezioa: 75 euro
- Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua: 7
Idatzizko azterketa gaindituz gero, nahi dutenek, ahozkoa prestatzeko ikastaro berezia egin ahal izango dute.
Izen-ematea
Izena emateko epea ekainaren 9tik uztailaren15era izango, baina kontuan izan behar da plaza kopuru mugatua dela, eta izena ematen den ordena errespetatuko dela taldea sortzeko. Izena emateko nahiz bestelako informazioa jasotzeko:
- Leintz Udal Euskaltegia
- 943 79 21 68 / 635 75 24 77
- idazkaritza@udaleuskaltegia.eus