Euskararen Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an

2015 / 11 / 27

Urtero legez, aurten ere ekintza egitaraua egongo da euskararen egunerako Eskoriatzan. Herriko elkarte eta eragile desberdinek parte-hartu dute prestaketan: ikastetxeak, Txirikila eta Ixotu elkarteak besteak beste.

Iaz moduan, aurten ere GOZATU EUSKARA AHOAN izango da leman, euskara maitatzeko bakarrik ez, erabiltzeko dela aldarrikatuz. Lema horrekin, bideo hau egin dugu Arizmendi ikastola eta Luis Ezeiza herri eskolako haurren laguntzarekin:

 

Euskaldun berriari aitortza
Udalak, gainera, azaroaren 24an egindako plenoan euskaldun berriei aitortza egiteko adierazpen instituzionala onartu zuen eta 2016. urtean herriko kale, plaza edo txoko bati izen hori ematea erabaki zuen.

Bihoakie Udal honen izenean euskara ikasteko ahalegina egin eta egiten duten guztiei gure eskerrona eta animoa, eta datorren osteguneko egitarauan parte-hartzeko gonbidapena.

Egitaraua
Goizean plazaren apainketa. Ekarri zure marrazkia, esaldia, poesia, idatzia… eta txintxilikatu plazan.

16:30 Gaztaina erreak Luis Ezeizako patioan
17:00 Buruhandiak Luis Ezeizako patioan
17:30 Haurrentzako Munduko jolasak, photokol txokoa eta karaokea pilotalekuan

18:30etik aurrera Plazan bideo emanaldiak, kantuak, photokola eta kriseilu hegalarien salmenta

19:30 KRISEILU HEGALARIAK. Bakoitzak bere kriseilua erosi eta pertsonalizatzeko aukera. Ostean, denak batera aireratuko ditugu

1446_3