Euskararen eguneko ekintza guztiak bertan behera

2021 / 12 / 02

Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko eguna da eta arratsalderako hainbat ekintza antolatuta bazeuden ere, pandemia egoera traketsa dugula ikusita, ekintza guztiak bertan behera gelditu dira.

Egoerak hobera egiten duenean berreskuratuko dira biharko programatuta zeuden ekintzak.

Herritarrei covid-aren transmisioa ekiditeko neurriak hartzeko eskatzen zaie.

Bestalde, euskararen eguneko ekitaldirik egongo ez bada ere, Euskararen eguna dela gogoan izanik eta euskarak normalizazio-bidean denon ekarpena behar duela kontuan izanik, euskaldunei eskatzen zaie bihar eta egunero euskara gero eta gehiago erabiltzea; eta euskararik ulertzen ez dutenak anima ditzatela euskalduntze bidean jartzera.