Euskaraz barra-barra herriko 17 establezimendutan
2025 / 02 / 24Euskaraz barra-barra (e//) markak establezimendu horretan euskaraz egin ahal izango duela adierazten dio bezeroari . Eskoriatzan 17 establezimendu izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak eta horren berri herritarrei helarazteko bideoa egin dute guztiek elkarrekin.
Euskaraz barra-barra Euskal Herri osoan erabiltzen den zigilua da, herritarrei establezimenduetan euskaraz hitz egiteko aukera erraztea helburu duena. Eskoriatzan honako 17 establezimendu hauek eman dute izena egitasmoan:
Aloña fruta-denda // Altuna harategia // Arkupe hortz-klinika // Azkoaga estankoa // Coviran // Eguren arrandegia // Erai osteopata // Gahir fisioterapia // Iratzarri logopedia // Ixkur ileapaindegia // Khalma ileapaindegia // Kimu ileapaindegia // Kiribil ileapaindegia // Maulanda jatetxea // O’Dogherti taberna // Pagalday harategia // Urrestilla taberna
Establezimenduen konpromisoa
Egitasmoan parte-hartzen duten establezimendu horiek honako konpromisoak hartu dituzte:
- Beti egongo da euskara ulertzen duen langileren bat; horrela bezeroak euskaraz egiteko aukera izango du.
- Errotuluak, kartelak, oharrak… euskaraz (ere) egongo dira.
- Lehen hitza euskaraz egingo dute.
Herritarrei eskaria
e// ikurrarekin identifikatuta dauden establezimenduetan euskaldunek ingurune erosoak dituzte euskaraz egiteko, beraz, herritarrak animatu nahi dira lehen hitza euskaraz egin eta hortik aurrera ere, euskaraz aritzeko.
Eskoriatzako Udalak merkatari, ostalari eta zerbitzuetako establezimenduen jarrera txalotzen du eta herritarrak animatzen ditu “Euskaraz barra-barra” ekimenarekin bat egin eta erosketa, zerbitzu edo elkarrizketa bakoitzean euskara erabiltzera.