Euskarazko produktuen jostailu erakusketa

2021 / 11 / 30

Gabonak gertu ditugun honetan, eta euskararen egunarekin bat, aurten berriro ere martxan jarriko da jostailu erakusketa.

Abenduaren 1,2 eta 3an izango da, Tortolis ludotekan. Erakusketan, euskaraz eskaintzen diren mahai jolas eta jostailuak biltzen dira batez ere, baina badira edozein hizkuntzatan jolastu daitezkeenak edo kooperatiboak direnak jendeak ere ikus ditzan.

Bi urtetik hasi eta adin guztietara zuzendutako jostailu eta mahai jolasak daude eta urtero merkaturatzen diren jostailu berrriez ere hornitzen da erakusketa.

Bertaratzen diren haur eta helduek, jostailuak ikusteko eta frogatzeko aukera izateaz gain, egunero 3 jostailu aukeratuko dira eta jolasteko txapelketak antolatuko dira.

Jostailu erakusketa, arratsaldeko 16:45tik 19:15etara egongo da zabalik.