`Evaren alabak´ antzezlana Ibarraundin izango da igandean

2022 / 11 / 25

Gaur Emakumeen kontrako indargeria desagerrazrazteko eguna da eta gai horri lotuta igandean “Evaren alabak” izeneko antzezlan ikusteko aukera egongo da Eskoriatzan.

Antzezlana ez da ohiko formatukoa, berezia da. 3 sketch desberdin ditu, eta ikuslea, sketch batetik bestera joango da, ibilbide bat eginez. Hori horrela, hasiera batean Zaldibar antzokian egitea aurreikusi bazen ere, azken momentuan, Ibarraundi museoan egitea erabaki da, eraikinak berak aukera hobeak eskaintzen dituelako.

Bi emanaldi eta izen-ematerik ez

Formatuak dituen berezitasunak kontuan izanik, eta ikusleek gehiago disfrutatu ahal izateko, bi emanaldi egongo dira, biak ala biak Ibarraundi museoan, lehena 18:00etan eta bigarrena 19:00etan.

Hasiera batean parte-hartzeko izena ematea eskatzen bazen ere, izen-emate epea bukatuta, egunean bertan Ibarraundira hurbildu daiteke interes duen edonor.

Informazio gehiago